Kalejirak emango die hasiera gaur lau egunez luzatuko diren Lizartzako jaiei

YARZALIZARTZA.

Lau eguneko egitaraua izango dute Lizartzako jaiek, gaurtik, ostegunetik igandera bitartean. Gaur, kalejira egingo da buruhandi eta erraldoiekin Karobitxulo taldeak girotua. Bihar ostiralean 9:30ean Diana egongo da Lizardi txistularien eskutik eta 13:30ean helduen bazkaria egingo da. Iluntzean haurren danborrada izango da eta ondoren herri afaria egongo da. Gauerdian botako da txupinazoa, segidan helduen danborrada egingo da eta ondoren Zesumaren kontzertua.

Fotos

Vídeos