'Kaleak denontzat' bizikleta-bira egingo da bihar Zizurkileraino

NÚÑEZ ADUNA.

Tolosaldeko Mugikortasun Astearen baitan bihar, ostirala, autorik gabeko eguna egingo da 'kaleak denontzat' lemapean. Hori dela eta bizikleta birak egingo dira bailarako herriak elkartuz, horietako bat Aduna, Asteasu eta Zizurkil artean.

Bizikleta-bira goizeko 10:00etan arteako da Sorabillako bidegurutzetik eta bidegorria erabiliz, Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino joango dira. Goizeko 11:00etan iritsiko dira Zizurkilera eta bertan amaierako ekitaldia egingo da. Bidegorririk ez dagoen tartean parte hartzaileak errepidetik joango dira, eta errepidea moztuta egongo da denak pasa bitartean. Parte hartu nahi dutenek bizikleta, kakoa, arropa erosoa eta edatekoa eraman beharko dute.

Atzokoan, bide-hezkuntzaren inguruko jarduerak gazteei zein familiei zuzendutako ekin-tzak desberdinak izan ziren.

Fotos

Vídeos