Jubilatuentzat memoria lantzeko saioa gaur

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Jubilatuen elkarteak hilero antolatzen dituen hitzaldiekin jarraitzen du eta ostegun honetan memoria lantzeko tailerra burutuko dute. Kultur etxean izango da saioa, 16.30etan hasita, eta bertaratzen direnei burua lantzen laguntzeko teknikak azalduko zaizkie.

Amagoia Muruamendiarazek gidatuko du tailerra eta jubilatuei gonbita luzatzen zaie ekitaldian parte hartzeko.

Mendi lasterketa

Segura-Zerain mendi lasterketa maiatzaren 5ean jokatuko da. Sanson proba girotzen joateko, txangoa antolatu da igande honetan, goizeko 8etan.

Ibilbide luzea eta motza egingo dira, erritmo ezberdinetan, lasterketa hobeto ezagutu nahi duen jende guztiak parte hartu dezan. Amaieran mokadutxo bat izango da parte hartzaile guztientzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos