Jubilatuen tabernaren irekiera eta hitzaldia, bihar

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Bi urtez itxita egon ondoren, bihar irekiko ditu berriro ateak Atsedenek, jubilatuen tabernak. 19.00etatik 20.00etara egingo da irekiera ekitaldia mokadutxo batekin eta elkartetik herritarrei gonbita luzatzen zaie irekiera honetara joateko.

Hitzaldia ere izango da, jubilatuen elkarteak hilero antola-tzen duen memoria lantzeko helburuarekin. Kultur etxean izango da saioa, 16.30ean hasita, eta bertaratzen direnei burua lantzen laguntzeko teknikak azalduko zaizkie. Amagoia Muruamendiarazek gidatuko du tailerra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos