Jubilatuen eguna izango da bihar

E. ALBIZU

Uztaileko 2. igandea izaten da Zegaman Jubilatuen Eguna. Aurten uztailaren 9a da eta bihar herriko jubilatuek elkarrekin hitz aspertu bat egiteko zita dute herriko ostatuan. Honela, eguerdiko 13:00etan meza izango dute San Martin parrokian eta ondoren herriko ostatuan bazkaria izango dute udalak eskainita. Aurten 115 jubilatuk eman dute izena bazkarian parte hartzeko eta 61 jubilatuk, 80 urtetik gorako eta bazkarira etortzerik ez dutenek, etxean jasoko dute cava botila bat eta tarta bat udalaren eskutik.

Fotos

Vídeos