Jubilatuek beren eguna ospatu zuten

Irurako jubilatuak meza nagusiaren ondoren. / ARGAZKIAK YARZA

Mari Martinek eta Ikerne Zabalak omenaldia jaso zuten 80 bete dituztelako

NÚÑEZ IRURA.

Irurako Zaharren Biltokiko kideek beren eguna ospatu zuten pasa den igandean. Goizean Meza Nagusia ospatu zen San Migel elizan eta ondoren elkartasun bazkaria izan zuten Ametsa Trinketean.

Berrogeita hamar jubilatu inguru elkartu ziren trinketeko kantxan ospatu zen bazkarian.

Bazkalondoren, mahai eta mugimendu jokoetako irabazleentzako sariak banatu ziren. Seietan Inaxi Zubeldiak eta Mari Paz Armendarizek jaso zuten saria, punttuan Mila Sarobek eta Maritxu Iraolak, eskoban Mari Martinek eta Ana Centenok, txintxonean Ikerne Zabalak, musean Ramon Iturbek eta Pedro Lopetegik, tokan Maximino Calvok eta Mila Sarobek eta botean Ramon Iturbek eta Mari Martinek.

Omenaldiak

Gainera, ohitura den bezala 80 urte bete dituzten herritarrek, Mari Martinek eta Ikerne Zabalak, omenaldia jaso zuten lore sorta bana jasoz, eta 90 urtetik gorako bi emakumeek ere opari bana jaso zuten igandean: Inaxi Zubeldiak eta Joaquina Iraolak.

Sari banaketaren ondoren, egunari amaiera emateko dantzaldia izan zuten Olatz Korta eta Xabier Zubeldiarekin.

Fotos

Vídeos