Jubenilen txirrindulari proba jokatuko da bihar goizean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Jubenil mailako txirrindulari proba jokatuko da bihar. Maiatzean urtero izaten den Santikutz probaren 43. ekitaldia izango da, Jabier Ormazabalen oroimenekoa. Maiatzean ezin izan zen aurrera eraman proba ezarritako datan triatloi bat zegoelako eta bi hilabete beranduago dator. 10:30ean abiatuko da jubenilen tropela, eta 88 km-ko ibilbidea bete ondoren, 12:48etan aurreikusten da lehen txirrindularien helmugaratzea.

Fotos

Vídeos