Jubenilen taldeak gaur jokatuko du Elorri futbol zelaian

Gaur partida, Lazkaoren aurka. /  RENOBALES
Gaur partida, Lazkaoren aurka. / RENOBALES

Aralar Intxurre A taldea sailkapeneko bigarren postuan jarri da azken partida irabazita

GOIKOETXEA ALEGIA.

Asteburuko partidetako emaitzak askorik aztertu gabe hasiko da gaur Intxurreko futbolarientzat jardunaldi berria. Jubenil mutilek Lazkaoren aurka jokatuko dute 16:30ean Elorrin. Asteburuan Ordizian 1-4 irabazi zuten eta sendo jarraitzen dute lidertzan.

Erregionalek hiruna berdindu zuten Euskaldunaren aurka etxean. Bosgarren postuan daude hamabost punturekin eta bigarren dagoen Lazkaoren zelaian jokatuko dute larunbatean 16:00etan. Emakumezko jubenilek garaipen ederra lortu zuten Goierri Gorriren aurka 4-1 etxean. Laugarrenak dira hamasei punturekin eta zazpigarren dagoen Axularren zelaian jokatuko dute igandean 17:00etan. Azkenik, kadete mutilek Seguran jokatuko dute larunbatean 11:00etan Aizkorri Goierriren aurka. Azken partidan Tolosaren aurka bana berdindu zuten eta beraien atzetik dagoen taldearekiko aldea handiagotzen saiatuko dira.

Infantilen mailako hiru taldeek ez dute partidarik izango asteburuan. Mutiletan, Aralar Intxurre A sailkapeneko bigarren postura igo da Beasainen 1-6 irabazi ostean. Maila bereko beste taldeak 7-0 galdu zuen Urnietan eta bosgarrenak dira. Neskek atsedena izan zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos