Juan Miguel Loidi eta Aingeru Senperena irabazle mus txapelketan

Haurrak goilararekin goxokiak eraman zituzten./
Haurrak goilararekin goxokiak eraman zituzten.

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Goiazko jaiak aurrera doaz eta giro ederrean ospatu dituzte asteburuko ekitaldiak. Atzo arratsaldean haurrentzako jolasak antolatu zituzten. Haur ugari gerturatu ziren plazara gurasoek antolatutako jolasetan parte har-tzera. Globoak lehertzen, koxkolak biltzen, txingak eramaten, goilararekin goxokiak eramaten edota bizikletarekin ura eramaten aritu ziren. Ederki pasa zuten haurrek zein gaztetxoek.

Igandean, meza nagusiaren ondoren herriko haurrek dantza emanaldia eskaini zuten plazan. Euskal dantza tradizionalak eta horietan oinarritutako koreografia berriak erakutsi zituzten herritarren aurrean. Sagardo dastatzea ere izan zen. Plazara hurbildu zirenek sei sagardotegietako edariak dastatu ahal izan zituzten. Mus txapelketa ere jokatu zen. Berrogeita hiru bikotek parte hartu zuten aurtengoan.

Guztien artean irabazleak Juan Miguel Loidi eta Amets Senperena izan ziren, Juan eta Miguelen aurka irabazi ondoren. Hirugarren postua Ane eta Aiorarentzat izan zen eta laugarrena Ibon eta Anttonentzat.

Gaurko egitaraua

Gaur asteartean, Meza Nagusia izango da goizeko 11:15ean. Ondoren, helduentzako hamaiketakoa eskainiko da eta eguerdian pilota partidak jokatuko dira frontoian. Eskuz binakako, paletan eta eskuz banakako partidak jokatuko dituzte gazteek.

Arratsaldean, berriz, 19:00etan herri kirol erakustaldia eskainiko Goiazko eta Bidaniako gazteek elkarren aurka. Bi taldeei laguntzen Uzin eta Otaño aizkolariak eta Goenatxo II.a eta Guzta harri jasotzaileak izango dira. Jaiei amaiera emateko 22:00etan Irati eta Maialenen erromeria hasiko da.

Fotos

Vídeos