San Juan bezperako Soka Dantzaren bideo emanaldia egingo da Abaltzisketan

Datorren larunbatean, apirilaren 14an, egingo da, Goibegiko auditoriumean

YARZA ABALTZISKETA.

Joan den urteko San Juan bezperan Abaltzisketako Soka Dantzaren berreskuratzearen 25. urteurrena egin zen, eta hori ospatzeko ekitaldi berezia prestatu zen herrian. Antolakuntzak Soka Dantza emanaldia zein aurreko asteetan egindako entseguak grabatu zituen eta bideoa prestatu du herritarrei eskaintzeko.

Ikusentzunezko emanaldia datorren larunbatean, apirilaren 14an, egingo da, Goibegiko auditoriumean, 18:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos