Joxe Mari Barriola (Harakina): «Gure lan egiteko modua gehiago hurbiltzen da sukaldera harategira baino»

Joxe Mari Barriola jasotkao sariarekin.
/IÑIGO ROYO
Joxe Mari Barriola jasotkao sariarekin. / IÑIGO ROYO

Ibarrako harakinak Merkataritza Berrikuntzaren Saria jaso du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik

MIRIAM ARANDIA IBARRA.

2014ean ekin zion Joxe Mari Barriola ibartarrak 1961ean barriolatarrek bizia eman zioten negozioari. Urtebete igaro ondoren, eta Europako hiri handiek egin zutenari jarraiki, marka berria sortu, irudia eraldatu eta harategia 'concept store' espazio gastronomiko bilakatu zuen. Gaur-gaurkoz, gauzak ondo egin izanaren Merkataritza Berrikuntzaren Saria jaso du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatari-tza eta Kontsumo Sailaren eskutik.

-Bide onetik doa, ezbairik gabe, Joxe Mari Barriola.

-Saria horren erakusle da, bai, eta asko esan nahi du horrelako denda txiki batentzat, herri txiki baten-tzat. Eta ez hori bakarrik; harategi batean erreparatu izanak ere asko esaten du erakundearen partetik. Gauzak ondo egiten ari garen seinale. Sariaren atzean ez nago ni bakarrik, lantalde osoa baizik, baita gurasoak ere.

-Tradizioa mantendu nahi izan duzue bezeroa erosketaren parte egiten.

-'Naming'-ak argi erakusten du hori: 'Tradizioa eskura', hots, gurasoek 40 urtetan egindakoarekin jarraituz, lan egiteko modua aldatu nahi izan dut, produktuak, tradizioa, bezeroari eskuragarriago jarriz. Eskuekin egiten dugu, bezeroaren-tzako eskura dago, gaude. Produktua eskura dago, baina ez du inork eskua sartzen. Eta ez dago oztoporik bezeroarentzat, ezta dendan sartzeko orduan ere. Gurasoek egindako guztia abiapuntua izan da honetan guztian.

-Eta nola islatzen da hori dendan?

-Bezeroa dendan sartzen den momentuan, mahai batekin egiten du topo, ez dago harategi tradizionaletan aurki daitekeen erakusmahairik. Apurtu nahi izan dugu bezero eta harakinaren arteko hesia, eta, orain, mahaia bera da harategiko erdigunea. Egiatan, mahaia bera izan zen proiektu berri honetara gehitu zen lehenengo elementua. Kon-tzeptu zeharo berria da orain duguna, eta horretan sinesten dut zeharo. Goizeko 9:00etan eta 12:00etan datorren bezeroak erosteko aukera berdinak izan behar dituelakoan nago, eta horregatik, denda eszenatoki prestatu bilakatzen da: erosi ezin den guztia atzean gordetzen dugu garbitasuna izan dadin kon-tzeptu honen beste ezaugarri bat. Funtsean, bezeroarengan esperien-tzia goxo bat sortu nahi dugu, bueltatzea eragingo duena.

-Erabaki ausarta da, eta zer esanik ez herri txiki batean.

-Uste dut harategi eta arraindegi mailan ez dela eboluzionatu azken 40 urteotan. Sukaldariak, esaterako, sukaldetik atera dira eta euren ofizioa saldu dute. Gu, ordea, ez atzera eta ez aurrera gelditu gara, ezkortasun horretan murgilduta, gainbeheran. Zapata denda batean, esate baterako, bezeroa ukitzen da oinetakoaren egokitasuna aztertzeko; sukaldariak ere ateratzen dira sukaldeetatik bezeroen iritziak jakitera. Harakinak, ordea, salmahaiaren atzean gelditu izan dira beti. Harategiak beti izan dira hotzak, eta dira oraindik, baina ez hotza egiten duelako bakarrik. Asko arriskatu dudala ematen du, baina badu bere xarma Ibarra bezalako herri batean hori egiteak; batek daki Donostian, esaterako, horrelako denda-estiloak garrantzi bera izango lukeenik.

-Denda txikien aldekoa zara zu.

-Noski, dendarik gabe herriak ez du bizitasunik. Gainera, Ibarrak asko du emateko: produktu preziatu bat dugu, piperra, eta horrekin landutako produktuak ere saltzen ditugu gurean Ibarrari berari keinua egiteko. Uste dut merkataritza txikiak asko duela eskaintzeko, eta azaldu nahiko nioke jendeari bertakoa erosteak berebiziko garrantzia duela; txikitasunean, handia topatzen da.

-Nola erantzun zion bezeroak orain arteko hausturari?

-Bezeroak, hasieran, ez zekien non eta nola kokatu eskatzean, eta dibertigarria zen hori ikustea. Etxeko goxo hori da transmititu nahi duguna, eta lortzen dugula esango nuke. Bezeroaren jarrera ere aldatu da, eta dagoeneko aurkitu du egoteko beste modu bat; konturatu da dagoeneko ez dagoela tentsiorik harakinaren eta bere artean. Entzuna dut gazteak ez doazela erostera ez dakitelako nola erosi. Kontrakoa da guk lortu nahi duguna.

-Eta nolakoa da gaur egungo bezeroa?

-Niretzat, egun, desagertu da gaurko «gure bezeroa». Jendeak dagoeneko kendu du lotsa gainetik, eta guk ere ikasi dugu horretan. Nik ulertzen dut, egun, informazio asko dugula eta tarteka beste etxeetako produktuak dastatzea ere gustatzen zaigula. Ulertzekoa da hori oraingo garaitan. Bezeroa beti izango da bezero, baita ongi etorria ere gurean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos