Jostailuak erosteko aholkuak eskainiko ditu Urtxintxa eskolak

NÚÑEZ ANOETA.

Gaur, jostailuak aukeratzeko kontuan hartu beharreko irizpideei buruzko hitzaldia eskainiko dute Urtxintxa Hezitzaile eskolako ordezkariek. Bi saio izango dira, arratsaldeko 15:15etik 16:45era liburutegian eta 18:00etatik 19:30era udaletxean.

Mahai jokoak

Gaur arratsaldean jokatuko da Alkartasuna jubilatuen elkarteko Mahai Jokoen Txapelketako bigarren saioa. Gaur eskoba, txin-txon, seikoak eta puntua jokoetako parte hartzaileen txanda izango da, 18:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos