San Joan Txiki eguna ospatuko da asteartean hainbat ekitaldirekin

B. PARRA OLABERRIA.

Datorren asteartean, San Joan Txiki eguna ospatuko da Olaberrian, festa xume eta herrikoia.

11:00etan meza nagusia izango da eta Olaberriko gazteek antolatutako oka jolasa egingo da. Ondoren, 12:00etan, herriari eskainitako hamaiketako egongo da.

Arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara jolas parkea izango da eta ondoren apar festa. Bitartean, 18:00etan hasita, pelota partidak izango dira frontoian. Gauean, 20:00etatik 22:00etara Iñaki eta Gari festa alaitzen arituko dira eta 20:30ean oilasko, Gernikako piperrak eta sagardo dastaketa izango da.

Amaitzeko, 22:00etan Guri Bost taldeak bere musika eskainiko du.

Fotos

Vídeos