Jakoba Errekondoren hitzaldia eta liburu aurkezpena gaur

Gañekogorta tontorrean (998 metro). /
Gañekogorta tontorrean (998 metro).

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

2018ko Erlezain Egunaren barnean antolatzen diren ekimenen artean Jakoba Errekondoren hitzaldia antolatu da gaurko. Arrtasaldeko 19:00etan, Jabier Otaegi kultur-etxean, «Landareen polinizazioa, nahitaezko urratsa» gaitzat hartuta Jakobaren azalpenak jasoko ditugu.

Besteak beste, erleak erakartzeko landareak eta baratzeak gaia landuko da eta eta bukaeran 'Landareak lantzen 2018ko lanak' liburu berriaren aurkezpena egingo du.

Amezti-M.E.koak Bilbon

Igandean Bilbo aldera egin zuten Zegamako Amezti M.E-koek irteera. 'Felix' hurakana bertan izango zela iragarria egon arren, ez ziren kokildu eta Arrankudiaaga herrian hasi zuten ibilaldia. Bertan zuten txintxo-txintxo zain gida lanak egin zituen gernikar gizona. Malda gogor batzuei aurre eginez, tontor dexente igaro zituzten, Goikogañe, Mugarriluze, Kamaraka, Gañekogorta eta Biderdi, azkenik igandeko helburua zuten Pagasarrira iristeko.

Bilbotarrentzat beraien mendi magikoa den honetan, aterpetxean indarrak berritu eta Arrankudiagarako bidearekin jarrai zuten, kasu honetan Zollotik barrena jeitsiz. Denera ibilbide zirkular eder bat osatu zuten. Arratsaldean, Bilboren inguruko jarduna osatzeko, Begoñako ama baseliza bisitatu eta Zazpikaleetatik zehar paseotxo bat emanez burutu zuten eguna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos