Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du asteartean

NÚÑEZ LEGORRETA.

Aldaieta jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Jakoba Errekondok 'Baratza eta bertako lanketak' izeneko hitzaldia eskainiko du asteartean, apirilaren 17an, Udaletxeko areto nagusian. Bertan 'Bizi baratzea' liburua aurkeztuko du Errekondok eta, ondoren, bertaratuek liburuaren inguruan zein baratzea lantzearen inguruan dituzten kezkak argituko ditu. Aurkezpena 17:00etan hasiko da eta herritar guztiak gonbidatuak daude bertan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos