Jainkoneko terrazako bertso saioarekin ekingo zaio Kultur Asteari

NÚÑEZ LEGORRETA.

Jada prest dago aurtengo Legorretako Kultur Astea, igandean bertso saioarekin hasiko dena. Ohitura zaharrak berreskuratuz, Jainkoneko terrazan arituko dira Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio 13:00etatik aurrera. Ondoren, bi eguneko atsedena izango da eta asteazkenetik igandera hainbat ekitaldi antolatuko dira: ipuin kontaketak, dokumentalen proiekzioa, gazteentzako sukaldaritza tailerra, kantu-jira eta mus txapelketa, besteak beste, baita Legorparty ordenagailu topaketa ostiraletik igandera eta Sagar Festa larunbatean.

Fotos

Vídeos