Jaietan da Bidania

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Bazkalondoren bota zuten herriko gazteek San Bartolome jaiei hasiera eman zien txupinazoa. Ondoren, ohitura den bezala trikitilariek alaiturik poteoa egin zuten herrian zehar karrozan igota.

Arratsaldean, gainera, haurrentzako jolasak antolatu ziren plazan. Haurrek eta gazteek ederki pasa zuten koxkolak biltzen, puxikak lehertzen, zaku-karreran, txingak eramaten, eta abar. Amaieran guztientzako txokolate beroa banatu zen.

Gaurko egitaraua

Gaur, San Bartolome egunean, 11:30ean Meza Nagusiarekin hasiko da egitaraua. Ondoren, herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan eta helduentzako hamaiketakoa eskainiko da Kontzejun. Arratsaldean, 17:00etan, herriko gazteen pilota partidak jokatuko dira eta gauean, 22:30ean, Alurr dantza taldearen emanaldia frontoian. Jarraian, Lidia eta Itzeder trikitilarien erromeria.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos