Jaialdiarekin eman zioten amaiera Udaleku irekiei

Jaialdiaren amaieran denek batera dantzan egin zuten.
Jaialdiaren amaieran denek batera dantzan egin zuten. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ANOETA.

Hilabete ondoren atzo amaitu zuten Udaleku irekia plazan egindako jaialdiarekin. Haurrak eta begiraleak mozorrotuta agertu ziren eta, taldeka, prestatu zituzten dantzak erakutsi zituzten, bertan zeuden guraso eta herritarren aurrean. Guztiak elkarrekin dantzan eman zioten amaiera Udalekuei. Aste hauetan jolasak, tailerrak eta irteerak egin dituzte, Txantxarien emanaldia izan zuten, San Ferminak ospatu zituzten eta apar festa ere izan zuten egun beroena freskatzeko.

Fotos

Vídeos