Jaiak hasi dira Zizurkil goran!

Arratsaldean eman zitzaien hasiera ofiziala aurtengo festei, suziria piztu ostean. / ARGAZKIAK JOSE MARI LOPEZ

Hernandorena Kultur Elkarteko kideek piztu zuten suziria

E. ARRAIAGO ZIZURKIL.

Zizurkil goran jai giroa da nagusi. Atzo eman zitzaien hasiera Amabirjin jaiei eta hurrengo astearte arte izango da non gozatu bertan. Goizean goiz hasi ziren gainera, 06:30ean abiatu baitziren oilasko biltzea herriko gazteek baserriz baserri. Hauek trikitilari eta panderojole lagun zutelarik baserrietako lagunek bisitatu zituzten eta dantza eginez goiza eman zuten.

Arratsaldeko 13:30ean eman zi-tzaien hasiera ofiziala aurtengo festei ordu horretan piztu baitzuten suziria. Hernandorena Kultur Elkarteko kideek, Txapel Eguneko Txapeldunak, piztu zuten Iriarte Etxeko balkoitik suziria. Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia izan zen eta buruhandiak atera ziren. Arratsaldean berriz, Zizurkilgo XIII. Trikitixa txapelketa burutu zen. Gauean, lagun ugari izan zen herri afaria plazan, eta ondoren dantzaldia izan Zesuma dantza taldearekin.

Gaur igandea, 11:00etan, jubilatuen hamaiketakoa Iriarten. 12:30 Herri-kirol erakustaldia. Hirunakako bi talde elkarren aurka: Alatzne Etxaburua, Unai eta Joseba Otaegi. Leire Astiasaran, Aitor Urteaga eta Jon Irazu. 18:00 Idi probak Plazaberrin. Ordu berean, haurrentzako jolasak begirale eskolakoen eskutik. Ondoren, sagardo dastaketa eta elkartasun pintxoak plazan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilariek alaituta. 23:00 Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea, Igotz Alkorta. Goizaldera arte, Obaneuke taldea.

Bihar, astelehena (Umeen eguna): 11:45 Kroserako izen-ematea. 12:00 Krosa. 12:30 Buruhandiak. Ondoren, jolasak. 14:00 Bazkaria herriko umeentzat. 15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak. 16:00 XXVIII. Mus Txapelketa zentroan (15 euro/bikoteko). 18:00 Dantzaldi gidatua frontoi irekian, Ttipika taldearekin. 22:30 Zimiterioko XV. Pilota txapelketa finalak. 'Malli memoriala'. Gauerdian, Gozategi. Ondoren eta goizaldera arte, Dj Bull.

Ama Birjina eguna

Asteartea, Ama Birjin eguna, egun handia: 11:30 Arraza libreko III. Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaian. 12:00 Meza Nagusia. 18:00 Herritarren arteko herri kirolak Lartingo zelaian. Ondoren, Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak. Plazan, presoen eskubideen aldeko ardo dastaketa. 19:00 Kataluniako Falcons de Vilafranca, casteller taldearen saioa. Mozorro gaua, gai librea (bi sari): taldekako saria, 10 lagunentzako afaria; bakarkako saria, bi lagunentzako afaria. 21:00 Oilasko afaria. Tiketak salgai abuztuaren 13ra arte. Ondoren, gau-pasa Trakets taldearekin.

Fotos

Vídeos