Izena emateko epea zabalik dago etxeko energia gastuen kudeaketari buruzko hitzaldian

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako Udalak eta Kontsumobidek energia gastuen kudeaketari buruzko hi-tzaldia antolatu dute datorren azaroaren 28rako, asteartea: etxeko energia hornidurei eta argindar zein gas kontsumoari buruz hitz egingo dute -kontratuak, fakturak eta erreklamazioak-, eta energia nola murriztu ere azalduko dute.

Hitzaldia hilaren 28an, asteartea, izango da iluntzeko 19:30ean kultur etxean, eta joateko asmoa dutenek izena eman beharko dute aurretik udaletxera deituta, taldea osatzeko gutxieneko entzule kopurua behar baita. Izena emateko zabalik dago ostirala arte.

Fotos

Vídeos