'Izan Kantuz' ekitaldia burutuko da hilaren 10etik 11ra

26 orduz abesten arituko dira

IRAOLA ZALDIBIA.

Datorren ostiraletik larunbatera 'Izan Kantuz' ekitaldia buruko da. Ostiraleko 18:00etan hasiko eta larunbat iluntzeko 20:00etan amaituko. Herri Antzokian izango da ekitaldia. Antola-tzaileen hitzetan, «kantugintza euskal kulturaren eta hizkuntzaren transmisio-bidea izan da». Txandaka-txandaka jardungo dute, 26 ordu bete arte.

Laurehun abestiko zerrendatik aukeratu ahal izango da kantua. Bi modutan izena eman eta aukera daiteke kantua: www.zaldibia.org/izankantuz klikatuta edo ostiralean plazan ipiniko mahaian. Abestiak karaoke formatuak kantatuko dira. Dinamizatzaileen laguntza izango da, «munduko errekorra izango da: 26 orduz etengabe kantari». Beraz, kantuaren maratoia. Abeslari gonbidatuak ere izango dira: Zuriñe Hidalgo, Xabier Saldias, Idoia Uralde eta Julen Iraola, Porrotx, Mikel Markez, Abarlotz, Naroa Gainza, Maider Zabalegi...

Fotos

Vídeos