Izal Arri BKL infantileko neskek irabazi zuten liga

Izal Arri taldeko neskak eta entrenatzailea txapeldunak. / ELORZA
Izal Arri taldeko neskak eta entrenatzailea txapeldunak. / ELORZA

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Azken momentuan Izal Arri BKL Infantil Handi Neskek irabazi zuten liga hasierako lehen partidua, Igande honetan,Zelaako kiroldegian jokaturiko partidua. Hasiera ona eman zioten.Lehenengo laurdenean(12-6)irabazten joan ondoren,baloi galtze ugari eta jaurtiketa asko hutsegin ondoren(14-18)iritsi ziren atsedenaldira. Partidan sartu,defensan hobetu eta hirugarren laurdenean (21-21) bukatu zuten. Azkeneko laurdenean defentsan lan handia eginda eta jaurtiketa libreetan portzentai handia aterataz,(31-24)garaipenarekin hasi du herriko taldeak Liga hasiera hau. Asko dago hobetzeko eta ikasteko eta oinak lurrean dituztela,entrenatzeko konpromezu handiagorekin hobetzea espero da. Ainhoa, Naia, Natale, Julene, Leire, Naia, Maialen, Amaia, Irune eta Nuriak jokatu zuten.

Heriotzak eta eskertzak

Abuztuan,bi heriotzak eduki genduen herrian. Abuztuan 8an: Carmen Corta (Probidentziko Aizpak) 81 urterekin. Abuztuan 31n: Ramona Aranburu 91 urterekin (Juan Ayerberen alarguna). Irailaren 6an: Luis MªAntia 64 urterekin; 18an: Dolores Mujika 78 urterekin, 29an: Jose Mª Erice 88 urterekin. Beraien hiletak Parrokian izan ziren eta jende ugari elkartu ziren azken agurra ematera.G.B. Carmen, Ramona, Luis Mª Dolores eta Jose Mª.

Bere sendiak lerro honen bidez, nahi dute esker beroenak eman hileta-elizkizuna etorri zaneten guztioi.

Fotos

Vídeos