Itsasondorako errepideko bide bat ireki dute

NÚÑEZ LEGORRETA.

Azken asteetan Itsasondora doan GI-2131 errepidea itxita egon da premiazko lan batzuk egiteko. Lanak amaitu ez diren arren, errepideko bide bat ireki dute. Oria ibaiak errepidearen estrukturan kalteak eragin zituela eta Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko lanak hasi zituen zorua sostengatzeko. Bestalde, hilaren 12ra arte izango da aukera Ugaro haur eskolan izena emateko. 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrentzat da deialdia. Informazio gehiago nahi izanez gero, eskolan bertan, 943 087 728 telefono zenbakira deitu edo ugaro.legorreta@haurreskolak.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos