Italiako Saluzzo hirian izan dira aurten ere San Benitoko ikasleak

Gabonetako oporrak eta gero egon dira gazte lazkaotarrak Italian./
Gabonetako oporrak eta gero egon dira gazte lazkaotarrak Italian.

DV LAZKAO.

Saluzzon izan dira aurten ikasle lazkaotarrak San Benito ikastolak Europako beste ikastetxe batzuekin duen ikasle-truke programari esker. Apirilean etorriko dira Italiako ikasleak Lazkaora.

Lazkaoko San Benito Ikastolak urteak daramatza Europako hainbat ikastetxeekin harremanetan ikasle-trukeari esker gazteek beste herrialde batzuetako kulturak ezagutzeko helburuarekin, eleaniztasuna bultzatu eta ikastolan ikasten dituzten hizkuntza desberdinak praktikatzen. Honi esker, Italia bisitatzeko aukera izan dute urtarrilean batxilergoko lehen mailako ikasle lazkaotarrek; Saluzzo hirian izan dira, Italia iparraldeko Piamonte eskualdean.

Piamonte ezagutzeko aukera

Gabonetako oporren ondoren, Saluzzora bidaiatu zuten astebetez San Benito ikastolako ikasleek eta, egun batzuz, bertakoen bizitza nolakoa den ikusteko aukera izan zuten. Lazkaotarrak gonbidatu gisa hartu zituzten etxean familia italiarrek, hauek ikastetxe italiarreko ikasleekin apirilean egingo duten moduan, eta, irakasleekin batera, Piamonteko hainbat txoko ezagutu zituzten.

Hirugarren urtez izan dira lazkaotarrak Saluzzoko Liceo Bodonin, 62 ikasle animatu direlarik aurtengoan, eta eskolan ekintza desberdinak burutzeaz gain Turin, Sacra Saint Michelle edo Alpeak ezagutu dituzte, besteak beste. Elkartrukearen lehen zatia burututa, italiarrak izango dira orain lazkaotarren gonbidatu, apirilean. Euskal kultura eta folkloreaz zerbait ikasiteko aukera izango dute hauek ere, ziur.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos