San Isidro jaiak gaur hasiko dira

A.N. ALKIZA.

Baserritarren zaindariaren omenezko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Alkizan. Gaur Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldiekin emango diote hasiera jaiei 16:45ean haurrentzako esku tailerrarekin. Ondoren, herriko gazteek dantza saioa eskainiko dute 17:30ean eta, segidan, giza katearen aurkezpena eta argazkia egingo da. Ondoren, talo-poteoa egingo da. 18:30ean Jakoba Errekondoren hitzaldia Fagus Interpretazio Zentroan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos