San Isidro eguneko ekitaldiak gaur

ANDONI ETXEBERRIA SEGURA.

San Isidro eguna ospatzeko hainbat ekintza izango dira gaur arratsean. Haurren pilota partiduekin emango zaio hasiera egitarauari, arratsaldeko 18.00etan, frontoi zaharrean; Lehenengoan, Luken eta Aimarrek, Julen eta Mikelen aurka jokatuko dute.

Bigarrengoan, Ekaitz eta Mikel izango dira alde batetik, eta Harri eta Inhar bestetik. Hirugarrengoan, Miren Larrarte eta Maddi Mendizabalek, Maider Mendizabal eta Miriam Arrillagaren aurka jokatuko dut.

Bola saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da errebotean, gazte, heldu zein federatuen mailan. Ondoren, 19:30ean, ardo partiketa eta herri afariarekin emango zaio jarraipena jai egunari, Imanol, Unai eta Iñigo trikitilariek girotuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos