Irurako jaietako herri bazkarian izena emateko epea irekita

NÚÑEZ IRURA.

Datorren astean hasiko dira Irurako San Migel jaiak eta dena prest dago ospakizunetarako. Irailaren 23an, larunbatean, haurrentzako eta gazteentzako patata-tortilla lehiaketa antolatu da. Antolakuntzak su-txikiak utziko dizkie eguna baino lehen liburutegian izena ematen dutenei.

Egunean bertan izena ematen dutenek beren sua eraman beharko dute. Tortilla egiteko osagaiak eta beharrezko tresnak norberak eraman beharko ditu etxetik.

2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek binaka parte hartu ahal izango dute heldu baten laguntzarekin. 2004 eta 2006 urteen artean jaiotakoek hirunaka parte hartu ahal izango dute, laguntzarik gabe.

Euskara ikasteko aukera

2017-2018 ikasturtean hainbat ikastaro eskainiko dira Iruran. Erdi mailako ikastaro bat eskainiko da Irurako herriko eskolako eraikinean, astean hiru egunetan. B1 mailatik gorako ikasleentzat izango da ikastaroa. Irurako udaletxeetan eman daiteke izena, irailaren 25a arte. Udalak diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteko eta informazio hori ere udaletxean eskatu daiteke.

Bestalde, etorkinentzat AISA taldea ere osatzeko asmoa da. Astean bi egunez emango dira saioak, kasu honetan Anoetako liburutegiko ikasketa gelan.

Fotos

Vídeos