Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo

Irekita dago 2018ko Oporretan Euskarazeko begirale izateko deialdia

I. ARRATIBEL

ZIZURKIL.

Viernes, 13 de abril 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten, 8-9 begirale kontratatuko dira, ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean Oporretan Euskarazen lan egiteko. Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea: Zizurkilen erroldatuta egotea. 18 urteak beteta izatea edo 2018an betetzea. Euskara ondo menderatzea eta elkarrizketa-talde dinamika gainditzea Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu, eta biak gainditu beharko dira begirale gisa jardun ahal izateko. 1. fasea titulazio eta esperientziarena izango da, eta 2. fasea, elkarrizketa-talde dinamikarena. Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman ahal izango da izena, apirilaren 27ra bitartean. Izena emandakoek elkarrizketa-talde dinamikaren proba egin beharko dute ondoren, maiatzaren 4an, 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios