Ate irekiak Iztuetan hilaren 18an

DV LAZKAO.

Baserri mundua gertuagotik ezagutzeko ateak irekiko dituzte Iztueta Baserrian otsailaren 18an, igandez. 11:00etan egingo dute hitzordua Lazkaomendiko Baserrian bertan eta bi orduko iraupena izango duen bisita egingo da, familiei zuzendua. Helduek zortzi euro ordaindu behar dute eta bost euro haurrek.

Parte hartzeko haurrez izena eman behar da 688895069 telefono zenbakira deituz edo mezu bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Iztuetako familiak bere abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie oraingoan bertaratzen diren familiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain bere produktuak dastatzeko aukera izango dute eta, bide batez, Aralarko ingurune paregabeaz gozatzekoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos