Iratxe aldean egingo dute egun-pasa Gaztañondokoek

LABAIEN BERASTEGI.

Hasiak dira Gaztañondo Jubilatuen Elkartekoak irteerak eta abar antolatzen. Lehenengo irteera Iratxe aldera egingo dute hilaren 30ean. Goizez herritik abiatu eta Iratxen egingo dute lehen geldialdia. Han mokadutxo bat egin eta Arroniz aldera egingo dute, eta bertan olio lantegian egingo dute geldialdi bat. Barazkiak eta kontserbak eskuratzeko moduan izango dira parte-hartzaileak. Bazkaltzera berriro Iratxera bueltatuko dira. Izena emateko, Gaztañondoko arduradunekin harremanetan jartzea komeni da.

Urritik aurrera yoga ikastaroa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek, Igoneri edo zuzendaritza taldean dagoen norbaiti izena eman beharko diote.

Fotos

Vídeos