Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gaztetxoenek dena eman zuten krosean. NUÑEZ
Irailean talidomidak kaltetutakoen aldeko krosa korrituko da

Irailean talidomidak kaltetutakoen aldeko krosa korrituko da

NUÑEZ

LEGORRETA.

Martes, 5 de junio 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Korputseko krosak 40 urte bete zituen ostiralean. Lehenengo haurrak atera ziren eta herrigunean zehar antolatutako zirkuitua osatu behar izan zuten. Ondoren, helduek 7,5 kilometroko ibilbidea osatu zuten herriko kaleetan zehar. Eguraldia lagun, 133 parte hartzaile animatu ziren lasterketa osatzera Gipuzkoako herri ugaritakoak. Miguel Angel Encina izan zen gizonezkoetan garaile eta emakumezkoetan Laiane Arrospide iritsi zen lehena.

Gainera, Korputs eguneko lasterketaren baitan datorren irailean Talidomidak kaltetutakoen Avite elkartekoen aldeko krosa aurkeztu zen. Joan den urtean antolatu zen lehenengo lasterketak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren aldiz antolatu da.

Jasotako dirua Avite elkartearentzat bideratuko da. Lasterketa ezagutzera emateko eta Avite elkartekoei elkartasuna adierazteko argazkia atera zuten plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios