'Iragana lahar eta larrosa' herri antzerkia Tolosan ikusi ahalko da gaur

A. ETXEBERRIA SEGURA.

'Iragana lahar eta larrosa' herri antzerkia Tolosara eramango da gaur. Leidor antzokian taularatuko da, 20:30ean hasita.

Lourdes Imazek idatzi eta zuzentzen duen bere bigarren antzerkia 15 herritarrek osatutako taldeak eramaten du jendaurrera. Seguran estreinatu ondoren, Idiazabalen eta Zarautzen antzeztu da. Hurrengo emanaldiak Elorrion, Oiartzunen, Hernanin eta Getxon izango dira

Primo de Riveraren diktaduratik Gerra Zibilaren hasierara eramaten du ikuslea antzezlanak (1923-1937). Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da. Primo de Riveraren diktaduratik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora igaro zen gizartea, baina azkenik dena 1936ko altxamendu faxistan amaitu zen. Testuinguru orokor honen barruan, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzuekin batera, Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zuen.

Fotos

Vídeos