'Iragana, lahar eta arrosa' teatro-obra, etzi

IRAOLA

Ostiralean, 22:30ean, Herri An-tzokian, 5 Segurako antzerki-taldeak 'Iragana, Lahar eta Larrosa' teatro-obra antzeztuko du. Arduradunen arabera, «Goierriko herri batean dago girotua antzezlana, 1923tik 1937rako tartean, Jose Antonio Primo de Riveraren diktaduratik 36ko gerrara arte». Obra idatzi zuen Lourdes Imazen zuzendaritzapean arituko dira; musika Karlos Gimenezek konposatu du. Garai hartako argazkiak proiektatuko dira, eta garrantzi handia omen dute. Sarrera, 5 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos