Ipuin eta marrazketa tailerra,liburutegian

I. A. ZIZURKIL.

Ipuinak sortu eta pertsonaiak marrazten ikasteko tailerra egingo dute Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian. Azaroaren 17 eta 24an egingo dituzte saioak bi taldetan banatuta: 17:00-18:00, 10 eta 12 urteko arteko gaztetxoekin, eta 18:00etatik aurrera 8 eta 9 urtekoekin. Irene Urruzolak bideratuko ditu tailerrak eta azaroaren 10a arteko epea dago izena emateko.

Fotos

Vídeos