Ipuin kontaketa arrakastatsua

Amaieran haurrei posterrak sinatu zizkieten. /  NÚÑEZ
Amaieran haurrei posterrak sinatu zizkieten. / NÚÑEZ

'Hor Konpon Marianton' ipuin kontaketa eskaini zuten Oskar Estangak eta Itxaso Paiak haur ugariren aurrean

NÚÑEZ LEGORRETA.

Haur ugari elkartu ziren herri antzokian 'Hor Konpon Marianton' ipuin kontaketan. Gogoz parte hartu zuten Oskar Estangaren eta Itxaso Paiaren kontaketan, bertsoen eta txotxongiloen laguntzarekin makinez gozatzen baina menpean ez erortzen ikasi zuten. Ondoren, buruhandiekin ederki pasa zuten, inguruan korri eginez.

Legorparty topaketa

Legorretako Kultur Astea aurrera doa eta gaur Legorparty ordenagailu topaketaren hasiera izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da topaketa Patxi Ezkiaga kultur etxean.

Ondoren, 17:30ean, herriko gazteentzako oinarrizko sukaldaritza tailerra eskainiko dute Aldaieta elkarteko kideek Bilkoin elkartean. 19:00etan buruhandiak aterako dira eta 19:30ean Kantu Jira egingo da Elekun abesbatzarekin, udaletxe aurretik abiatuta.

Kantu Jiran zehar tabernek eta gaztetxeak pintxo-potea egingo dute. Gaueko 23:00etan, XXIII. Mus txapelketa antolatuko da Bilkoin elkartean.

Fotos

Vídeos