Iparra-Hegoako hainbat ekitaldi igandera bitartean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Iparra-Hegoa kultur jardunaldien 23. ekitaldia atzo hasi zen, 'Gazteak Euskal Herrian' aurtengo gaiarekin. Lehen hiru egunetan hitzaldiek bereganatuko dute protagonismoa, Kultur etxean, 19.00etan hasita. Gaur, asteartea, arazo sozialak izango da gaia eta hizlariak Aitor Servier, LAB gazteak, Maider Galardi eta Berriako kazetari bat izango dira.

Bihar, asteazkena, gazteen arteko topaguneez jardungo dira Maddalen Arzallus, Argitxu Etxandi, Ellande Alfaro eta Eñaut Arretxe.

Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak eta Baxe Nafarroako Lekorne eta Donamartitiko haurrak Seguran egongo dira hainbat egunetan eta egitarau berezia prestatu da beraientzat.

Ostegunean bertso afaria egingo da Amets Arzallus eta Iker Zubeldiarekin. Asteburuan izango da Iparra-Hegoako egitaraurik beteena, musika, dantzaldi, gazteen topaketa, bazkari edo gereziondoko ekitaldiarekin.

Ostiralean, esaterako, arkume errea eta sagardoa dastatuko dira. Iluntzea girotzeko, Etxepare txaranga, Polekeleke eta Kuxkuxtu arituko dira, eta gauean 00:00etatik aurrera DJ Bull.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos