Intxurrekoen partidak jokatuko dira gaur iluntzean Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Ostiral askotan bezala, herriko pilotari gazteen partidak ikusteko aukera izango dute gaur alegiarrek iluntzeko 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Lehen bi partidak alebinen mailakoak izango dira: Aitor Amondarainek Belokiko ordezkariaren aurka jokatuko du eta Egoi Agirrezabalak Txapagaingoa izango du aurrean.

Ondorengo bi neurketak infantilen mailakoak izango dira: Eñaut Otegik ere Txapagaingo pilotariari egin beharko dio aurre eta Jon Zabalak Lagunakeko ordezkariaren aurka jokatuko du. Jaialdiko azken partida Gipuzkoako txapelketakoa izango da: nagusien lehen mailan Intxurreko Artola eta Irazustabarrena Gaztelekuko bikotearen aurka ariko dira. Gaur ordu berean Altzon eta Ikaztegietan ere izango dituzte partidak Intxurreko pilotariek. Bihar 15:30ean eta etzi 11:00etan beste partida bana jokatuko dute Ikaztegietan.

Fotos

Vídeos