Intxurrekoen lau partida bihar arratsaldean Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Bihar, ostiralarekin, lau partidaz osatutako pilota jaialdia izango dute aukeran pilotazaleek Alegiako Elorri pilotalekuan 18:30ean. Eskuz binakako modalitatekoak izango dira guztiak. Lehenengo bi neurketak alebinen mailakoak izango dira: Mundarro eta ELPE taldeetako pilotarien aurka ariko dira Intxurreko ordezkariak.

Hirugarren partidan, infantilen mailan, Intxurreko eta Alde Zaharrako pilotariak ariko dira nor baino nor. Eta Udaberri txapelketako partidak emango dio amaiera jaialdiari: nagusien lehen mailan Aloña Mendiren aurka ariko dira Intxurrekoak.

Iragan jardunaldian, gomazko paletan diharduten Intxurreko bi bikoteren arteko lehia izan genuen, eta Bachek eta Karrerak 30-29 irabazi zieten Olanori eta Muruari. Modalitate bereko beste bi bikoteek galdu egin zuten Bergararen eta Atzaparren aurka. Eskuz binaka, nagusien bigarren mailako gizonezkoen bikoteak soilik izan zuen partida: 22-17 galdu zuten Tolosa-Aurreraren aurka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos