Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Intxurreko Zubiria eta Irazustabarrena, finalean

GOIKOETXEA

ALEGIA.

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako pilota txapelketako finala jokatuko du igandean Intxurreko nagusien lehen mailako bikoteak: Xabier Zubiriak eta Aratz Irazustabarrenak osaturiko bikoteak Azpeitiko Ilunpe taldeko bikotea izango du aurkari igandean 11:00etan Zumarragan jokatuko den finalean. Hernaniko bikotea kanporatu zuten finalerdietan 22-10 irabazita eta, finalerako txartela lortzearekin batera, Ohorezko Mailarako igoera ere lortu dute. Lehen aldiz izango du Intxurrek maila horretan ordezkaritza.

Bestelakoan, gaur sei partida jokatuko dira Alegiako Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Eskuz binakakoak izango dira, alebin eta infantil mailetako hiruna neurketa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios