Intxurreko pilotarien partidak gaur eta bihar

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako pilotazaleek Intxurreko pilotarien partidak ikusteko aukera bikoitza izango dute asteburu honetan. Gaur, ostiralarekin, 18:15ean lau partidaz osaturiko jaialdia jokatuko da Elorri pilotalekuan. Lehen hiru partidak infantilen mailakoak izango dira, eskuz binaka mutiletan: Intxurreko pilotariak Hernaniko bikote baten eta Oiartzungo biren aurka ariko dira. Jaialdiko azken neurketa nesken gomazko paletakoa izango da: jubenilen lehen mailan Intxurre eta Bergara ariko dira nor baino nor Gipuzkoako txapelketako ligaxkako azken jardunaldian.

Bihar larunbata 16:00etan hasiko den jaialdian lau partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek. Lehen biak Gipuzkoako eskuz banakako buruz buruko txapelketakoak izango dira: nagusietan Intxurre Azkoitiaren aurka ariko da lehenik eta Zumaiaren aurka, ondoren. Jaialdiko hirugarrena txapelketa bereko binakako nagusien hirugarren mailakoa izango da: lehen faseko azken partida jokatuko du Intxurrek Lazkaoko bikotearen aurka.

Amaitzeko, berriz ere eskuz banakako nagusien mailakoa neurketa izango da ikusgai: Intxurre eta Aurrera aurrez aurre.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos