Intxurreko pilotarien partidak bihar arratsaldean Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Bihar 18:30ean hasita bost partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek Alegiako Elorri pilotalekuan. Lehen biak alebinen mailako eskuz binakakoak izango dira: Legazpi eta Tolosa-Aurrera izango dira Intxurrekoen aurkariak. Ondorengo hiru neurketetan gomazko paletako modalitatean ariko dira, emakumezkoen jubenilen bigarren mailan: Hernaniko bi bikoteren eta Aiaren aurka ariko dira Intxurreko palistak.

Kontzertua bihar

Ostiral honetan, hilak 27, Mikel Markezek Elizpe zineman eskainiko du kontzertua, azaroaren 10ean Berrobiko antzerki taldearen eskutik ikusi ahal izango da Aingerutxoak antzezlana. Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira egun guztiko egitaraua prestatu dute.

Fotos

Vídeos