Intxurreko pilotariek Euskal Herriko txapelketa irabazi dute Gipuzkoako taldearekin

Ugartemendia eta Etxeberria./
Ugartemendia eta Etxeberria.

GOIKOETXEAALTZO.

Ane Ugartemendia altzoarrak eta Aisha Etxeberria ugartearrak, Intxurre taldeko pilotariak, infantil mailako eskuz binakako Euskal Herriko txapelketa irabazi zuten iragan asteburuan, Gipuzkoako taldearekin. Lehenik Arabaren aurkako partida jokatu zuten eta 18 eta 4 nagusitu ziren.

Azken partidan, bizkaitarren aurkakoan, Zeanuriko pilotariak izan zituzten aurkari eta partida gogor batean 18 eta 17 irabaztea lortu zuten. Hasieran Ugartemendia eta Etxeberria aurretik izan ziren baina bizkaitarrek 15 eta 12 aurreratzea lortu zuten. Intxurrekoek 17 eta 15 irauli zuten markagailua baina aurkariek 17nakoa ezarri zuten. Azken tantoa Ugartemendiak eta Etxeberriak egin zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos