Intxurreko pilotariak arituko dira gaur eta bihar finalerdietan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko lau pilotari sailkatu dira lau t'erdiko Gipuzkoako eta Ekialde txapelketetako finalerdietarako, gizonezkoen mailan. Gipuzkoako txapelketan, kadete mailan, Zubeldia izango da finalerdietan ariko den Intxurreko ordezkaria. Añorgako Amianoren aurka ariko da finalerako txartelaren bila bihar Elorri pilotalekuan 18:30ean.

Bestalde, Ekialde txapelketan berriz, hiru izango dira finalerdietan ariko diren Intxurreko pilotariak. Gaur Elorri pilotalekuan 18:45ean, infantil mailan, eskuz binaka gizonezkoetan Intxurre eta Mundarro neurtuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos