Intxurreko lau pilotari lau t'erdiko pilota txapelketako bigarren fasean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gipuzkoako lau t'erdiko pilota txapelketako lehen ligaxken ostean, Intxurreko lau pilotarik lortu dute aurrera egitea. Kadeteen lehen mailan ordezkari bakarra izango du Intxurrek eta nagusietan hiru. Azken maila honetan, maiatzeko azken asteburuan jokatuko dira final hamaseirenetako lehiak. Irazustabarrenak Intzako Iruretagoiena izango du kontrario. Altunak Tartaloetxeko Elizegi eta Zubeldiak Lazkaoko Ruiz de Larramendi. Kadeteetan berriz, Zubeldiak Hernaniko Albenizen aurka jokatuko du final zortzirenetako kanporaketa ekaineko lehen asteburuan.

Lehen fasea gainditzea lortu ez duten pilotariek Ekialdeko txapelketa jokatuko dute. Kadeteetan Uzkudunek Gure Txeruko Eizagirreren aurka jokatuko du final zortzirenetan ekaineko lehen asteburuan. Nagusietan berriz, final hamaseirenetako lehiak jokatuko dira maiatzeko azken asteburuan. Jauregik Tolosa-Aurrerako Sanchez izango du aurkari, Muruak Hernaniko Urkizu, Alberdik Zumaiako Iribar eta Zabalak Gure Txeruko Zenekorta..

Gaztetxoak Elorrin

Gaur alebin eta infantil mailako gizonezkoen eskuz binakako hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos