Intxurreko jubenilen mailako bi taldeak garaile izan dira asteburuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko jubenilen mailako emakumezko zein gizonezkoen taldeek garaipen bana lortu dute pasa berri den asteburuan. Neskek denboraldi berriko lehen partida jokatu zuten etxean Danenaren aurka eta 3 eta 0 irabazi zuten.

Bigarren jardunaldian Añorgaren zelaian jokatuko dute; haiek ere lehen partida irabazita dira. Mutilei dagokienean, 7 eta 0 irabazi zuten Segura Goierriren aurka, denboraldiko lehen puntuak bilduz. Hurrengo neurketa ere etxean jokatuko dute, kasu honetan punturik gabe dagoen Danenaren aurka.

Kadeteen mailako mutilek bana berdindu zuten Villabonan. Sailkapeneko bosgarren postuan dira eta hirugarren dagoen Euskaldunari egingo diote bisita asteburuan. Azkenik, erregionalek 8 eta 1 galdu zuten Usurbilen.

Lehen jardunaldian lortutako puntuarekin jarraitzen dute sailkapenean eta beraiekin berdinduta dagoen Astigarragako Mundarro taldearen zelaian jokatuko dute hurrengo partida.

Fotos

Vídeos