Intxurreko infantil mutilek Idiazabalgo futbol torneoa irabazi dute

Infantil mutilek bigarrenez irabazi dute Idiazabalgo torneoa. /  RENOBALES
Infantil mutilek bigarrenez irabazi dute Idiazabalgo torneoa. / RENOBALES

Finalean Urnieta menperatu zuten penaltietan, partida bana amaitu ostean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Txapelketa ofizialen etena baliatuz, Idiazabal futbol taldeak antolatzen duen txapelketan hartu zuen parte iragan asteburuan Intxurreko infantilen lehenengo urteko mutilen taldeak. Eta iaz bezala, alegiarrak ez ziren parte hartzearekin soilik konformatu, txapelketa irabazita itzuli baitziren etxera. Lehen neurketa Ilintxaren aurka jokatu zuten eta 2-1 irabazi zuten. Garaipen horrekin finalerako txartela lortu zuten eta bertan Urnieta izan zuten aurkari. Arauzko denbora banako emaitzarekin amaitu zen eta penaltietan 4-3 nagusitu ziren Intxurrekoak. Talde alegiarreko ordezkariek eskerrak eman nahi izan dizkie antolatzaileei eta parte hartu zuten beste taldeei.

Maila bereko neskek Touringek antolatutako txapelketan hartu zuten parte igandean. Jokatutako partidetan emaitzak ez ziren mutilen kasuan bezain positiboak izan baina esperientzia eder batez gozatzeko aukera izan zuten.

Asteburuko partidak

Behin oporrak amaituta, asteburuan lehiara itzuliko dira Intxurreko futbolariak. Elorrin lau partida jokatuko dira. Jubenil mutilek Landetxaren aurka jokatuko dute igoera fasean eta neskek Mutrikuren bisita izango dute. Infantil mutilei dagokienean, txapeldunen fasean ari den taldeak Añorgaren aurka jokatuko du, eta Kopakoak Ordiziaren aurka. Kadeteek Lazkaon jokatuko dute eta erregionalek eta infantil neskek atsedena izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos