Intxurreko gizonezko jubenilak igoera fasea jokatzen hasiko dira gaur Elorrin

Ostadarren aurka jokatuko dute jubenil mutilek igoera faseko lehenengo partida gaur bertan etxean. /  RENOBALES
Ostadarren aurka jokatuko dute jubenil mutilek igoera faseko lehenengo partida gaur bertan etxean. / RENOBALES

Emakumezkoek lehen faseko azken partida jokatuko dute Euskaldunaren aurka

GOIKOETXEA ALEGIA.

2018arekin batera lehiaketa berriak iritsi zaizkie Intxurreko futbolariei. Jubenilen mailako gizonezkoen taldeak igoera faseari ekingo dio gaur bertan. Hamar taldez osaturiko multzoan daude alegiarrak, eta hemezortzi neurketaz osatutako ligaxka dute aurretik. Lehenengo partida gaur bertan jokatuko dute Ostadarren aurka 11:00etan Elorrin.

Emakumezko jubenilei dagokienean, urte berriko lehen jardunaldiak lehen fasearen amaiera dakar. Euskaldunaren aurkako partida jokatuko dute etxean igandean 11:00etan. Alegiarrek garaipena lor-tzen badute, azken sailkapenean Andoaingo taldea gainditzea lortuko dute, une honetan bi taldeen arteko aldea bi puntukoa baita. Infantiletan, Aralar-Intxurreko nesken taldeak Urnietan jokatuko du igandean 10:00etan, eta mutilen Aralar-Intxurre A taldeak Tolosan jokatuko du egun eta ordu berean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos