Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
0-2 galtzen hasi arren partidari buelta eman, eta zarauztarren aurrean garaile izan ziren. RENOBALES
Intxurreko Erregionalek 3-2 irabazi diote Zarautzi Kopan

Intxurreko Erregionalek 3-2 irabazi diote Zarautzi Kopan

Jubenil mutilek hutsik egin gabe jarraitzen dute igoera fasean

GOIKOETXEA

ALEGIA.

Martes, 30 de enero 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Intxurreko Erregionalen taldeak Kopa txapelketako bigarren partida irabaztea lortu zuen joan den larunbatean Zarautzen aurka. Lehen zatia 0-2koarekin amaitu zen arren, alegiarrek bigarren zati eraginkor bat egin eta hiru gol sartzea lortu zuten, jokoan ziren hiru puntuak poltsikoratuz. Hala, bigarren daude sailkapenean. Asteburuan atsedena izango dute.

Jubenilen mailako gizonezkoen taldeak bestalde igoera faseko partida guztiak irabaziz jarraitzen du, asteburuan Landetxaren aurka jokatutakoa ere 0-2 irabazi baitzuen; lautik lau, beraz. Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute hamabi punturekin, eta laugarren dagoen Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatuko dute asteburuan etxean.

Infantilen mailako mutilen Aralar Intxurre A taldea izan da pasa den jardunaldian hiru puntuak eskuratu dituen Intxurreko hirugarren eta azken taldea: 3-1 irabazi zioten alegiarrek Lazkaori. Sailkapenean hirugarren dira hogeita bost punturekin eta Idiazabali egingo diote aurren asteburuan.

Maila bereko mutilen Aralar Intxurre B taldeak 1-12 galdu zuen Billabonaren aurka. Tolosan izango dute hurrengo neurketa. Eta maila bereko neskek 4-0 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Seigarren jarraitzen dute sei punturekin, eta Danenaren bisita jasoko dute asteburuan.

Jubenilen mailako emakumezkoen taldeak 7-2 galdu zuen Mutrikun Kopako partida. Punturik batu ezinda jarraitzen dute alegiarrek. Urolaren aurkakoa izango dute hurrengo jardunaldian etxean. Azkenik, kadeteek bina berdindu zuten Danenaren aurka. Hirugarren postuan daude lau punturekin, eta Lazkaoren aurka jokatuko dute etxean asteburuan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios