Intxurreko erregionalek garaipen erosoa lortu zuten Kopan Arizmendiren aurka

Erregionalen taldeak Elgoibar liderraren zelaian jokatuko du./
Erregionalen taldeak Elgoibar liderraren zelaian jokatuko du.

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko erregionalen mailako taldeak 4-0 irabazi zion pasa den asteburuan Arizmendi taldeari Kopako partidan. Lehen zatian neurketa erabakita utzi zuten alegiarrek hiru gol sartuta, eta aurkariak baino maila hobea dutela erakutsi zuten. Hiru puntu horiekin bederatzi dituzte dagoeneko bilduta, eta hirugarren postuan daude Elgoibar liderraren zelaian jokatu aurretik. Jubeniletan, gizonezkoek 5-3 irabazi zioten Orereta Kafea taldeari, eta hiru jardunaldiren ostean garaipenaren bidera itzuli dira. Hirugarren postuan daude hamabost punturekin eta hamargarren dagoen Antigua Luberriren zelaian jokatuko dute hurrengo partida. Maila bereko neskek 1-3 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Bederatzigarren jarraitzen dute eta zazpigarren dagoen Amaikak Baten aurka jokatuko dute asteburuan etxetik kanpo.

Kadeteen mailako mutilek 5-0 galdu zuten euren partida Ordizia liderraren aurka. Bosgarren daude zazpi punturekin eta bi postu beherago dagoen Tolosaren aurka jokatuko dute etxean asteburuan. Infantiletan, Aralar Intxurreko neskek atsedena izan zuten eta Urnietan jokatuz itzuliko dira lehiara. Mutiletan, txapeldunen fasean den taldeak 1-3 galdu zuen Añorgan. Laugarren postuan daude eta bigarren dagoen Euskaldunaren aurka ariko dira asteburuan etxean. Kopa jokatzen ari den taldeak, berriz, 2-1 galdu zuen Ordizian. Bosgarrenak dira eta Lazkao liderraren bisita jasoko dute asteburuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos