Intxurreko erregionalek denboraldiko lehen garaipena lortu dute

Sailkapeneko laugarren postura igo dira

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko erregionalek denboraldiko lehen neurketa irabazi dute pasa berri den asteburuan: Astigarragako Mundarro 2-3 hartu zuten mendean, eta sailkapeneko laugarren postuan jarri dira lau punturekin. Euren atzetik puntu bakarrarekin dagoen Danenaren bisita izango dute asteburuan. Hain zuzen ere, Danenari 3-1 irabazi zion Intxurreko jubenilen mailako gizonezkoen taldeak. Sei puntu dituzte eta multzoko hirugarrenak dira. Bosgarrenean den Idiazabalen zelaian jokatu dute hurrengo neurketa. Txanponaren beste aldean jubenilen mailako emakumezkoak eta kadeteen kategoriako gizonezkoak geratu zaizkigu jardunaldi honetan. Jubenilek 10-0 galdu zuten Añorgan.

Sailkapeneko bosgarren postuan dauden hiru punturekin eta Hernaniren aurka jokatuko dute etxean hurrengo jardunaldian; hernaniarrak laugarrenak dira alegiarrek duten puntu kopuru berarekin. Kadeteek 4 eta 0 galdu zuten Andoainen Euskaldunaren aurka. Zazpigarrenak dira puntu bakarrarekin eta hurrengo partida Ostadar liderraren aurka jokatuko dute etxean.

Artola Lasoren aukra

Iñaki Artolak Unai Lasoren aurka jokatuz ekingo dio 2017ko Lau t'erdiko pilota txapelketako ibiliari. Final zortzirenetako kanporaketa izango da, eta irabazleak final laurdenetako ligaxka jokatzeko txartela lortuko du.

Intxurrekoen partidak

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan. Gomazko paletan ari diren nagusien bigarren mailako neskek finalerdia jokatuko dute Hernaniren aurka, multzoko bigarren postua lortu ostean. Bestetik, bihar 18:30ean Alegiako Elorri pilotalekuan hasiko den jaialdian jubenilen bigarren mailako bi partida jokatuko dira. Batean Intxurreko bi bikote ariko dira nor baino nor eta bestean Hernani izango da Intxurrekoen aurkaria. Jaialdi berean, eskuz binakako bi partida ere jokatuko dira: nagusien hirugarren mailan, Mundarro eta Eibar izango dira Intxurrekoen aurkariak.

Fotos

Vídeos